lunes, 24 de febrero de 2025

GRAPAZ LOTUTAKO KOADERNOTXOAK

Otsaiak 20 etik 28 ra, eremu astea izango da EGUZKITZA BHI ikastetxean.Bertan 1.go mailakoek “Planeta sendatzen” gaia landuko dute.Neolitiko egoeratik, gaurko egoera arte. Honen jarraipena egiteko, ZIG ko tailerretik material berziklatuerekin, grapaz lotutako kuadernotxoan egin dizkiegu, ikasle bakoitzari emateko. Denera 90 kuadernotxo. 
Desde el 20 al 28 de febrero en IES EGUZKITZA se trabajarán situaciones de trabajo por ámbitos. El tema de 1.ESO es “Curando el planeta” desde el estado neolítico al actual. Para hacer el seguimiento del trabajo, desde AAT hemos confeccionado 90 cuadernillos grapados, realizados con material reciclado, para cada uno de los alumn@s.



jueves, 20 de febrero de 2025

EGIN KLIK! PHOTOKLIK!

Gaur, otsailak 19, Donostiara joan gara, Tabakalerara hain zuzen ere. Bertan Medialab izeneko sorkuntza eta esperimentazio gunea dago eta EGIN KLIK! PHOTOKLIK! tailerrean parte hartu dugu. Mugikorrarekin argazkiak egin eta horiek editatzen ikasteko tailerra da eta horretarako bi aplikazio erabili ditugu: Canva eta Pixlr. Ikasleak oso gustora ibili dira eta gauza erabilgarri asko ikasi dituzte. Arrakasta ikusita, martxoak 12an ere Tabakalerako Medialab-era joango gara berriro ere beste tailer batean parte hartzera.
Hoy, 19 de febrero, hemos ido a Donosti, a Tabakalera concretamente. Allí hay un espacio de creación y experimentación llamado Medialab y hemos participado en el taller EGIN KLIK! PHOTOKLIK!. Es un taller para aprender a sacar fotos con el móvil y editarlas, y para ello hemos utilizado dos aplicaciones: Canva y Pixlr. Los alumnos han estado muy a gusto y han aprendido muchas cosas prácticas. Visto el éxito, el 12 de marzo iremos de nuevo a Medialab de Tabakalera a participar en otro taller.




miércoles, 12 de febrero de 2025

SAHARARAKO ARROPA BILKETA

Eguzkitzako ZIG/AAT gelako ikasleak WATAN GKErekin elkar lanean “Arropa proiektoa” atera dugu aurrera. Arropa bildu dugu Saharara bidaltzeko, martxoan, Euskal herritik ateratzen den karabanan parte hartuz.
Otsailak 12an etorri dira Olga eta Kepa, WATANeko kideak arropa jasotzera eta herri honen egoeraren berri ematera. Saharako klima, ohiturak, beharrak eta abar.
Aurte 1 go mailako ikasleak parte hartu dute. Beraiei aurkeztu diegu gure lana eta ZIG aren berri eman diegu.
Los alumn@s de ZIG/AAT, un año más hemos participado en la campaña de recogida de ropa para el Sahara con la colaboración de WATAN GKE.
El 12 de febrero han venido Olga y Kepa a recoger la ropa y a contarnos como es la situación del Sahara, su cultura, sus costumbres, etc..
Este curso destacaremos la participación de l@s alumn@s de 1º.Les hemos presentado el proyecto y así han conocido también nuestro aula de AAT.




martes, 11 de febrero de 2025

CBA LIBURUTEGIA IRUN

Gaur, otsailak 11, asteartea, Irungo CBA liburutegian izan gara. Edurne eta Mapi, liburutegiko langileak, izan dira liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erakutsi dizkigutenak, pasadizoak kontatu dizkigutenak, baita liburuen bilaketak nola egin ere.
Berrikuntza gisa, soinua ezabatzeko kabina erabiltzeko aukera dago. Kabina horretan, bideo-deiak egin edo bideoak entzun ditzakegu, gainerako erabiltzaileak molestatu gabe.
Sarrerako mahaian, beti daude bi liburu mota: eguneko efemerideekin lotutako nobedadeak eta liburuak. Gaur nesken eta emakumeen nazioarteko eguna denez zientzian, aurkitu ditugun liburuak emakume zientzialariekin lotuta daude.
Alde batetik, hemeroteka zerbitzua dugu, eta bertan denetariko egunkari eta aldizkariak aurkitzen ditugu, baina ezin dira etxera eraman, bertan irakurri behar ditugu. Liburuen mailegua, bazkide txartelarekin 21 egunez etxean irakurtzeko eskubidea ematen diguna (eta behar izanez gero, beste 21 egunez).
Bestalde, kontsulta liburuak alfabetikoki eta gaika antolatuta daude. Oso garrantzitsua da liburu baten bila bagabiltza ez uztea berriro apalean, edozein lekutan. Horretarako daude orgak: liburuzainek lekuan jartzen dituzte, hurrengo pertsonak egon behar duen tokian aurkitu dezan. Liburu bilaketak ordenagailuan egiten ere ikasi dugu, online bilatzailea erabiliz.
Bukatzeko, ikasketa gelak erabiltzeko aukera dago, bertan bilerak egin, edo ikasi ahal izango dugu, beti isilik eta jan gabe.
Mila esker Edurne eta Mapi erakutsi diguzuen guztiagatik!
Hoy, 11 de febrero, martes, hemos estado en la biblioteca CBA de Irún. Edurne y Mapi, trabajadoras de la biblioteca, han sido las que nos han enseñado todos los servicios que la biblioteca ofrece, nos han contado anécdotas, y también cómo realizar búsquedas de libros.
Como novedad, existe la opción de utilizar la cabina de cancelación de sonido, en la que podemos hacer videollamadas, o escuchar videos, sin molestar a los demás usuarios.
En la mesa de la entrada, siempre hay dos tipos de libros: las novedades y libros relacionados con efemérides del día. Como hoy es el día internacional de la niña y la mujer en la ciencia, los libros que nos hemos encontrado están relacionados con las mujeres científicas.
Por un lado, tenemos el servicio de hemeroteca, donde encontramos periódicos y revistas de todo tipo, pero no se pueden llevar a casa, los tenemos que leer allí. El préstamo de libros, que con la tarjeta de socios nos da derecho a leerlos en casa durante 21 días (y si necesitamos, otros 21 días más).
Por otro lado, los libros de consulta están ordenados por orden alfabético, y por temática. Es muy importante que si estamos buscando un libro no lo volvamos a dejar en la balda, en cualquier lugar. Para eso están los carros: los bibliotecarios los colocan correctamente para que la siguiente persona lo encuentre donde debe estar. Hemos aprendido también a hacer las búsquedas de libros en el ordenador, utilizando el buscador online.
Para finalizar, hay opción de utilizar salas de estudio, donde podemos reunirnos, o estudiar, siempre en silencio y sin comer.
¡Muchas gracias Edurne y Mapi por todo lo que nos habéis enseñado!






domingo, 2 de febrero de 2025

BARATZA URTARRILAN

Oporretatik bueltan, baratza nahiko ondo topatu dugu.
Lehenengo astean garbitzen egon gara, bai belar txarrak eta baita bestelako zikinkeriak ere.
Garbiketa horren ostean, besteak beste, landatu genituen hiazinto eta nartzisoen bulboak ernetzen hasi direla ikusi ahal izan dugu.

Bestalde, opor aurretik eraiki genuen negutegian konponketa batzuk egin ditugu, haizea eta euriaren ondorioz jasandako kalteen ondorioz.
Tailerrean bestalde, kalabaza, erremolatxa eta rabanito haziak germinatzen hasi gara negutegi txikietan eta ureztatze kontrola eramateko post-it bat jarri diogu negutegi bakoitzari. 
Negutegieri, barnekaldeko aireazioa sustatzeko, zulo batzuk egin dizkiogu. Horretarako, planifikazio bat egin dugu, hainbat material eta erraminta erabili bait ditugu. 
Aurretik prestaturiko baratza produktuak identifikatzeko karteltxoak barnizatu ditugu eta behin lehortuta, baratzean jarri ditugu, dagokien lekuan.

Azkenik, har eta pulgoia ekiditeko, insektizida bat aplikatu dugu baratzan eta negutegi barnekaldeko lurra prestatu dugu, konposta eta lur berriarekin, ondoren, gelan germinatu ditugun kalabazak landatzen hasteko. 
(aRGAZKIA: NEGUTEGIA, eta ARGAZKIA: Kalabaza negutegia)