viernes, 6 de noviembre de 2026

MAKARROIAK BOLOÑESA

Aurreko egunean, gure sukaldaritza-tailerrean makarroiak boloñesa saltsarekin prestatu genituen, albahakaren ukituarekin! 
Gaur, errezeta zuekin partekatu nahi dugu, etxean ere prestatzera anima zaitezten.  
Osagaiak 4 pertsonarentzat  
- 400 g makarroi. 
- 400 g behi-haragi xehatu. 
- Tipula handi bat. 
- Azenario handi bat. 
- 2 baratxuri-ale. 
- 800 g tomate birrindu. 
- 2 koilarakada oliba-olio. 
- Albahaka freskoaren hosto batzuk.
- Gatza eta piperbeltza, gustura. 
- Ur edo salda pixka bat, saltsa lodiegi geratzen bada. 
- Gazta birrindua, nahi izanez gero. 
Prestaketa: 
-Barazkiak prestatu: Tipulak, azenarioak eta baratxuriak zuritu eta fin-fin txikitu. Albahaka hosto batzuk amaierako apainketarako gorde.
-Barazkiak erregosi. Lapiko zabal batean olioa berotu. Tipula eta azenarioa gehitu, eta su ertain-baxuan 10–15 minutuz erregosi, tarteka nahastuz. Baratxuria gehitu, eta beste minutu batez kozinatu. 
-Haragia gehitu. Sua pixka bat igo, haragi xehatua gehitu eta koilara batekin zatitu, pikor handirik gera ez dadin. Kozinatu haragia ondo gorritu arte; behar izanez gero, txandaka egin.
-Saltsa prestatu. Tomate birrindua, gatza eta piperbeltza gehitu. Su baxuan 40–45 minutuz egosi, tarteka nahastuz. Saltsa gehiegi loditzen bada, ur edo salda pixka bat bota. Amaitzeko minutu gutxi falta direnean, albahaka gehitu. Su moteleko egosketak saltsa loditzen eta zaporeak bateratzen laguntzen du. 
-Makarroiak egosi. Beste lapiko handi batean ur ugari jarri irakiten, gatzarekin. Makarroiak gehitu eta ontzian adierazitako denboran egosi. Xukatu aurretik, egoste-uraren katilukada bat gorde. 
-Dena nahastu. Makarroiak boloñesa saltsarekin nahastu. Behar izanez gero, gordetako egoste-ur pixka bat gehitu, saltsa arintzeko. 
-Zerbitzatu. Plateretan banatu, albahaka-hostoekin apaindu eta, nahi izanez gero, gazta birrindua gehitu. 
On egin!



viernes, 23 de octubre de 2026

TXILLIDA LEKU

 Atzo, Txillida Lekun egon ginen. Oraingo honetan, Malen izan dugu gida, eta berarekin gauza asko ikasi ditugu. Gelan landutakoa ere, bertan ikusteko aukera izan dugu. Materialak bereiztu ditugu eta eskultura bakoitzean bere sinadura bilatu dugu. 

Oso bisita polita eta interesgarria izan da.



















martes, 20 de octubre de 2026

ZISARE PROIEKTOA

Gaur, Zisare proiektuaren 2.saioa izan dugu Iratirekin.
Oraingo honetan, ikerlari lanetan ari gara. Lurrean egoten diren animaliak bereizi ditugu, aztertu ditugu eta animalia bakoitzaren izen zientifikoa apuntatu dugu.









PLAIAUNDI

El martes, día 13 de octubre, fuimos al parque ecológico de Txingudi. Primero, llegamos y nos recibió Itziar que fue nuestra guía. 

Entramos a la Ekoetxea y allí nos explicó diferentes cosas.


Vimos la maqueta de la bahía de Txingudi.






También, vimos una maqueta que representa el ecosistema de Plaiaundi.


Después, vimos dos espátulas disecadas que habían muerto electrocutadas en una torre de alta tensión mientras migraban desde los Países Bajos.



Luego, comimos el hamaiketako  acompañados de un txantxangorri.
  
Más tarde, nos dejaron unos prismáticos  a cada uno para ver las aves.


Hicimos un recorrido  de 1Km  por las marismas.
Vimos anades azulones y garcetas.
En el camino nos encontramos con un ganso que debe atacar a las personas e Itziar nos dijo que no le hagamos caso ni le demos de comer.
Cormoranes y zampullín.
 Fochas
Cisne

Águila pescadora
Garceta








Después, en la Ekoetxea por grupos hicimos un ejercicio de descripción de algunas aves. Fue un ejercicio muy interesante en el que teníamos que pesar, medir y anillar a las aves.





La vuelta la hicimos por la pasarela nueva que pasa por los puentes internacionales.