martes, 12 de mayo de 2015

APIRILEKO URTEBETETZEAK

Apirilan baita izan ditugu urtebetetze ospakizunak. Gure Gemma, Markel eta Marta Lertxundirenak.

ZORIONAK TA URTE ASKOTARAKO!!!





 









 Gemmak hamaiketako ederra prestatu zigun eta gu...

ZORIONAK ZURIIIIIII
ZORIONAK ZURIIIIIII

abestu genion eta musuak eman ere....
Eskerrik asko Gemma!!!






Markelek bere osabak egindako tarta goxo-goxoa ekarri zuen eta guk egindako tortila ta tarta janda bapo geratu ginen.... Eta baita abestu genion Zorionak zuri!!!!


Markel Txapeldun!!!


Gure Marta Lertxundik opila egunean betetzen ditu urteak Eta aurten praktiketan dagoenez bere beste lankideekin ospatuko zuen

ZORIONAK MARTA!!!
zutaz gogoratzen gara!!!

ONGI ETORRI MARTA ORONOZ!!!

Aurreko astean gure laguna Marta bisita egitera etorri zen. Ilusio handia egin zigun, faltan botatzen dugu baina badakigu ondo-ondo jartzeko etxean eta hospitalean egon behar duela.

ESKERRIK ASKO MARTA!!!
ASKO MAITE ZAITUGU!!!!


VISITA A JAVIER

A nuestro compañero Javier le han operado en Bilbao y cuando volvio a casa le fuimos a visitar. Le echamos mucho de menos y nos alegró mucho ver lo bien que está.


ANIMO JAVIER QUE ERES UN TXAPELDUN!!!







EKOGUNE

Ekogunen egon ginen eta  gauza asko ikasi genituen gero gu gure baratzean egiteko.


Trenez Hernaniraino joan ginen ta han autobus bat hartu genuen Ekogunera joateko.








Lehenengo gauza ureztontzia hartu eta baratzeruntz abiatu ginen.













Gero, hango monitoreek gauza asko azaldu
 zizkiguten: Barazkien izenak, haziak,
intsektuen etxea...





Baita usain-belarrak ikusi eta usaindu genituen. Zein usain goxoak!!! Menda, erromero, ezkaia, izpilukua...




Lanean hasi baino lehen indarrak berritu genituen. Hamaiketako ederra lorez inguratuak!!!







Aitzurrarekin bakoitzak bere letxuga landatu genuen.








Eta gero urontzia hartuta...Ureztatzera!!!




Baita lurra prestatu genuen: Koko azala, ura, perlita...eta den dena ondo nahastu!!!






Gero potoetan sartu ta errefauren haziak landatu genituen.










Ondoren, artaburuak aletu genituen oiloei jaten emateko.













Aletu ta gero, errotan sartu eta txikituta atera zen 
oiloek hobeto jateko.







Baina oiloei jaten eman baino lehen gu ere bazkaldu genuen. 
On egin!!!
 


Eta gero oiloen txanda...Pitak, pitak, pitak....




"Asko ikasi dugu Ekogunean eta oso egun polita izan da"