lunes, 27 de febrero de 2023

ZABOR BILKETA

 Aurreko ikasturtean, ZIG gelatik ikastetxean martxan jarri genuen "Zabor bilketa" proiektoa aurten ere berreskuratu dugu.

ZABOR BILKETA

Oraingoan zonaldeak markatu ditugu eta astero gela bat arduratuko da patioko garbiketaz.

Espero dugu aurreko ikasturteakoa bezain arrakastatsua izatea.

ANIMO EGUZKITZA ESPAZIO GARBIA!!!







PUZLEA

 Oraingoan, kartoia eta argazki edo poster bat behar dugu hurrengo lana egiteko. Puzzle bat egitera goaz.Kartoia, atezainak birziklatzeko gordetzen dituen biltegitik hartuko dugu. Eta argazkiak, 2022ko egutegietan azaltzen diren irudiak erabiliko ditugu. Nahi ezkero ere bakoitzak ekar ditzake argazkiren bat. 

Haciendo un puzzle:Con cartón y una foto o un poster. Y utilizando material reciclable. 

Egin behar duguna da, argazkia kartoian gainean itsatsi, “barrako kolarekin”, gero “pisoia” jarri gainean ondo itsasteko.Ondoren “gillotinan” moztuko dugu. Moztutzeko orduan bakoitzak erabakiko du zenbat zati egin, zatitzen ditugun piezak denak berdinak izango dira. 

Hay que pegar la foto al cartón con cola de barra, luego ponerle un pisón para que pegue bien, Y a continuación cortar en la guillotina, piezas iguales y la cantidad de piezas que quiera cada uno. 

Moztu aurretik, argazki bat egingo diogu gure puzzleari eta imprimatu egingo dugu, puzzlearekin jolasteko orduan, erreferentzia izan dezagun. 

También vamos a utilizar el móvil haciendo una fotografía antes de cortar las piezas y así tener el ejemplo a la hora de realizar el puzzle. 

Helburuak: 

● Gillotina erabiltzen ikasi. 

● Zatiketak landu. 

● Erregela eta neurriak landu. 

● Mobilarekin argazkia atera eta fotokopigailura bidali.

















viernes, 24 de febrero de 2023

viernes, 17 de febrero de 2023

INAUTERIAK

 INAUTERIAK HASI DIRA ETA EGUZKITZAN ERE OSPATU DITUGU.

JOLAS GARAIA ETA GERO, "GORA TALENTUAK" JAIALDIA ANTOLATU DUTE ETA IKASTETXEKO IKASLE ETA IRAKASLE ASKO PARTE HARTU DUGU BERTAN.

PRIMERAN PASA DUGU!!





miércoles, 15 de febrero de 2023

GEHITU TAILERRA ETA ANTZERKIA

GEHITU Elkarteak antolaturiko tailer honen bitartez, aniztasun afektibo-sexualean gure ikasleak sentsibilizatzea izanda helburua. Oso tailer parte hartzailea ekarri digute eta hausnarketarako bide eman dienez, gure ikasleek beraien iritzia eman dute.
Ondoren, "Esnatu naiz" kabareta ikustera joan gara. 
Andoni Mutiloa aktoreak, antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu ikuskizun honetan eta gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu. 
Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu guztioi:
 Gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? 
Beste modu batean galdetuta: 
Gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan? 
Gainera hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egiten digu ikuskizunak: Harreman sozialak, generoa, autoestimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza...gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du kabaretak.