Iritsi zaigu azken txanpa eta urtero egiten dugun eran, aurten ere, bazkaria egin dugu Hondarribiko Itsas Etxea elkartean.
Autobusez Eroskiko geltokiraino joan gara eta han batzuk erosketak egitera sartu gara.
Gero, alde zaharratik buelta bat eman genuen.Ondoren, baztuk elkartean sukaldatzen geratu ginen eta besteak hondartzara paseatzera joan ziren.Sorpresa izan genuen! "Aquí la tierra" La 1-ko programa grabatu behar zuten elkartean ere. Bertan sukaldatzen eta elkarrizketak egiten aritu ziren eta aurkezlearekin, Aunitz Alberdirekin, argazkiak atera genituen.Agian, gu ere aterako gara programan...
Gure menua:
-Gazta kroketak ZIG Eguzkitza erara
-Paella mixta
-Etxeko postrea flana eta natarekin
-Baratzako mentazko sorbetea.
Postrerako gelako ikasle ohiak etorri ziren. Bukatzeko, aurten baukatzen dutenei omenalditxo bat egin genien. Oso hunkigarria izan zen. Hoberena opa dizuegu, plazer bat izan da zuekin lau urte hauek pasatzea.
Zorte on hasten zareten etapa berri honetan!