martes, 25 de marzo de 2025
IKASITAKOA MARTXAN JARTZEN
Tabakaleran egon ondoren, Gorkak, gure ikaskideak, bere produkzio propio egin du Mugi Geldi Movie tailerrean ikasitakoa erabiliz. Benetan zoragarria!
GORKA, ARTISTA!!!
miércoles, 12 de marzo de 2025
TABAKALERA: MUGI, GELDI, MOVIE
Gaur, martxoak 12, Donostiara joan gara, Tabakalerako Medialab sorkuntza eta esperimentazio gunera, otsailean joan ginen bezala. Oraingo hontan MUGI, GELDI, MOVIE tailerrean parte hartu dugu eta Stop Motion animazio teknika ikasi dugu. Ikasleek kartulinen bitartez fondo bat egin eta plastilinarekin irudi desberdinak egin dituzte. Istorio bat sortu eta argazki asko ateraz, bideo bat egin dute sekuentziak sortuz zeinak mugimenduaren itxura ematen duten. Oso gustora ibili dira eta gauza erabilgarri asko ikasi dituzte. Egindako bideoak hementxe dituzue ikusgai! A ze artistak!
Hoy, 12 de marzo, hemos ido a Donostia, al espacio de creación y experimentación Medialab de Tabakalera concretamente igual que fuimos en febrero. Esta vez, hemos participado en el taller MUGI, GELDI, MOVIE y hemos aprendido la técnica de animación Stop Motion. Los alumnos han hecho un fondo con cartulinas y diferentes figuras con plastilina. Han creado una historia y sacando muchas fotos, han creado un vídeo creando secuencias que aparentan movimiento. Han estado muy a gusto y han aprendido muchas cosas prácticas. Aquí mismo pueden verse los vídeos. ¡Menudos artistas!
martes, 11 de marzo de 2025
GURE BARATZA OTSAILAN
Bestalde, baratza garbi mantentzen jarraitu dugu eta landareak loratzen ikusten hasi gara, batez ere nartziso eta hiazintoak, bulboetatik landatuak biak.
Negutegian, kalabaza haziak landatu ditugu, baina ez dugu zorterik izan, ez bait dute germinatu. Beste saiakerak egingo ditugu.
Sarrerako proiektuari dagokionez, zein landare landatu aztertzen aritu gara, baita aurrekontu bat kalkulatzen, proiekturako beharko diren landare eta materialen kostoa kalkulatzeko.
sábado, 8 de marzo de 2025
PAISES DEL MUNDO
Aste hauetan zehar geografia landu dugu teknologiaren bidez, Googleren aurkezpenen aplikazioarekin. Gutako bakoitzak herrialde bat aukeratu du eta landu ditugun puntuen artean egon dira: herrialde horretako idazle ospetsuak, herrialde horretan girotzen diren liburu edo eleberriak, liburutegi ospetsuak,… Aurkezpena banaka prestatzen aritu gara, eta entseguak egin ondoren, ahozko azalpena egin dugu gure ikaskideen aurrean. Horrela, ahozko gaitasunari buruzko ezagutzak sendotzen ditugu, eta, gainera, geure buruan konfiantza irabazten dugu eta besteen aurrean hitz egitea ohitu egiten gara.
EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA
Otsailaren 11an, asteartea, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen, eta aste osoan zehar ikastetxean ospatu genuen. Nola? Alde batetik, bertso hauek landu genituzten. Bestetik, letra-zopa hau ere osatu genuen, ikastetxe mailan lehiaketa antolatu baitzen. Sarreran kokatu zen ontzian utzi genituen gure letra-zopak, eta emakume hauen biografietan sakondu egin dugu egunotan zehar.
Martxoaren 8a, larunbata, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Konpetentzia digitalean sakontzeko asmoz, Canva aplikazioarekin, banaka, aukeratutako emakume ospetsuen inguruko infografia egiten ibili gara aste honetan. Amaitzen ditugunean, ahozko aurkezpenak egingo ditugu: komunikaziorako konpetentzia garatzen jarraitzeko, baita emakume ospetsuen inguruan ezagutzak zabaltzeko.
En las últimas semanas hemos estado trabajando entorno a el DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER Y LA NIÑA EN LA CIENCIA, así como el DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER.
El martes 11 de febrero fue el DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER Y LA NIÑA EN LA CIENCIA y durante toda la semana lo celebramos en el instituto.. ¿Cómo? Por un lado, se trabajaron Éstos versos. Por otra parte, también completamos Ésta sopa de letras. A nivel de centro se organizó un concurso, por lo que depositamos en la urna que se instaló en la entrada nuestras respuestas. Durante estos días hemos profundizado en las biografías de estas mujeres.
El 8 de marzo, sábado, se celebra el DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER. Con el objetivo de profundizar en la competencia digital, esta semana hemos estado realizando infografías individualizadas sobre las mujeres referentes elegidas, con la aplicación Canva. Una vez finalizadas, realizaremos presentaciones orales para: seguir desarrollando la competencia comunicativa, y también ampliar conocimientos sobre mujeres referentes.