Dagoeneko hasi gara lehenengo barazkiak biltzen. Letxuga, eskarola, perrexila eta errefautxoak jaso ditugu.
Bestalde, baratza garbi mantentzen jarraitu dugu eta landareak loratzen ikusten hasi gara, batez ere nartziso eta hiazintoak, bulboetatik landatuak biak.
Negutegian, kalabaza haziak landatu ditugu, baina ez dugu zorterik izan, ez bait dute germinatu. Beste saiakerak egingo ditugu.
Sarrerako proiektuari dagokionez, zein landare landatu aztertzen aritu gara, baita aurrekontu bat kalkulatzen, proiekturako beharko diren landare eta materialen kostoa kalkulatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario