jueves, 7 de noviembre de 2019

GILTZALEKUA


PROZEDURA
  1. DM tablak moztu zerra elektrikoarekin. 
  2.  Ertzak biribildu lijarekin.  
  3. Pinuzko listoiak moztu neurri jakinetan.
  4. Listoiei zinta ipini erdian.
  5. Tenperekin margotu alde bat. 
  6.   Zinta ipini berriro.
  7. Beste aldea margotu.
  8. Tintea edo kolorea eman DM-ari.
  9. Teilatuak egiteko txapa karratuak moztu.
  10. Egurtxoekin ate, leiho eta teilak egin. Arkatzarekin markatu eta trintxarekin moztu ereduen arabera.
  11. Leihoak eta ateak margotu.
  12. Teilak karratutxoetan itsatsi.
  13. Teilatuak margotu.
  14. Margotutako egurrak DM-an itsatsi. Leiho, ate nahiz teilatutxoak itsatsi.
  15. Barniza edo argizaria eman.
  16. Euskarri metalikoak lotu neurri jakinetan.



























 






SAGAR KONPOTA

Gure ikastetxeko sagarrondoetik jasotako sagarrekin, sagar konpota egin dugu.


Sagarrak  biltzen

Errezeta:
OSAGAIAK:

  • Sagarrak
  • Kanela
  • Ura

PROZEDURA:

1. Sagarrak zuritu, bihotza kendu eta puska txikietan moztu.
2. Zuritutako sagarra kazola batean jarriko dugu.
3. Kanela botako dugu. Guzti hau kazolara gehituko dugu.
4. Ura botako dugu sagarra estali arte.
5. Ondoren irakin arte berotuko dugu su motelean, eta 20 minutuz borborka edukiko dugu.
6. Azkenik hozten utzi.










martes, 5 de noviembre de 2019

KONPOSTA EGITEN

 ZISare proiektuaren barruan,
gaur Txinzerretik etorri dira konposta nola egiten den azaltzeko.

  Konposta egiten hasi aurretik, konposta zer den eta nola  egiten den ikasteko, formakuntza saioa jaso dugu.
Gero konpostagailura jeitsi gara eta han azaldu digu nola egin behar den.