martes, 12 de mayo de 2015

EKOGUNE

Ekogunen egon ginen eta  gauza asko ikasi genituen gero gu gure baratzean egiteko.


Trenez Hernaniraino joan ginen ta han autobus bat hartu genuen Ekogunera joateko.








Lehenengo gauza ureztontzia hartu eta baratzeruntz abiatu ginen.













Gero, hango monitoreek gauza asko azaldu
 zizkiguten: Barazkien izenak, haziak,
intsektuen etxea...





Baita usain-belarrak ikusi eta usaindu genituen. Zein usain goxoak!!! Menda, erromero, ezkaia, izpilukua...




Lanean hasi baino lehen indarrak berritu genituen. Hamaiketako ederra lorez inguratuak!!!







Aitzurrarekin bakoitzak bere letxuga landatu genuen.








Eta gero urontzia hartuta...Ureztatzera!!!




Baita lurra prestatu genuen: Koko azala, ura, perlita...eta den dena ondo nahastu!!!






Gero potoetan sartu ta errefauren haziak landatu genituen.










Ondoren, artaburuak aletu genituen oiloei jaten emateko.













Aletu ta gero, errotan sartu eta txikituta atera zen 
oiloek hobeto jateko.







Baina oiloei jaten eman baino lehen gu ere bazkaldu genuen. 
On egin!!!
 


Eta gero oiloen txanda...Pitak, pitak, pitak....




"Asko ikasi dugu Ekogunean eta oso egun polita izan da"

No hay comentarios:

Publicar un comentario