Ordizira joan gara asteazkeneko merkatua eta D'Elikatuz zentroa bisitatzeko.
Trenez joan gara eta lehenengo D'elikatuz zentroan
“Bizi d’elikatuz eta mugituz 2015” gida praktikoa aurkeztu digute. Honekin ondo elikatzeko eta jarduera fisikoa egiteko arau edo gomendio batzuk ikasi ditugu. Pauso hauek jarraituz bizimodua hobetuko dugu eta zenbait gaixotasun izatea saihestuko dugu.
Gero azoka ikustera atera gara eta hango saltzaileekin hitz egin dugu eta gure baratzarako landare batzuk erosi ditugu.
Bukatzeko berriro zentrora itzuli gara eta han bertako produktu batzuk dastatu ditugu.
Oso ondo pasa dugu eta gauza asko ikasi ere!!!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarNos lo pasamos muy bien
ResponderEliminar