lunes, 29 de marzo de 2021

INTSEKTUEN HOTELA

Lehengo urtean gure irakasle izandako Josuk, intsektuentzako etxe bat egiteko proposamena luzatu zigun. Berak materiala ekarri zuen ( egurrezko etxea, alanbrezko sarea eta hau jartzeko hesolak) eta gure lana etxea osatzea eta jartzea izan da. Honekin ere gure inguruko bioaniztasuna handitzea lortu nahi dugu.
Egindako lanak:

1. Etxeko gelaxkak betetzeko materiala bildu.


2. Etxearen atzeko zatian sarea jarri.


3. Material ezbedina gelaxken tamainara moztu.

4. Gelaxkak bete


5. Etxearen aurreko zatian alanbrezko sarea jarri.

6. Azkenik etxeak baratzean eta ikastetxeko beste zelai batean jarri genituen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario