lunes, 5 de diciembre de 2022

EUSKARALDIA

Eguzkitzan ere, EUSKARALDIAn parte hartu dugu.

Euskara Batzordeak eta bertan gure ordezkariek, Aizpeak eta Odeiek, hainbat ekintza antolatu dituzte azaroak 18tik abaenduak 2ra bitarte aurrera eramateko.
Lehenengo, bakoitzak bere errola aukeratu du: Ahobizi edo belarriprest. Ondoren, "GURE ERRONKAK" deituriko panel batean, bakoitzak bi aste hauetan betetzen saiatuko den erronka postit batean idatzi du. Astero, erronka horiek baloratuko ditugu ea noraino bete dituen bakoitzak.

Azken astean, "Egunean behin" lehiaketan parte hartu dugu egunero hainbat galdereei erantzuna ematen.
Gu, ZIG gela, finalera iritsi gara!!!
Abenduaren 2an, Euskararen eguna ospatu dugu.
Goizean goizetik, patata tortila lehiaketan parte hartu dugu.

Gero, gure tortila dastatu dugu. 
Zein goxoa atera zaizuen ekipo!!!

Patioko aterpean jarri duten fotokolean argazki pila atera dugu.
 Bingo Musikatuan, gure Euskal musikaren ezagupena erakutsi  dugu.
Ondoren, zirkuito probetan bakoitzaren abileziak erakutsi ditugu.
Eta azkenik, Euskal kalegiran parte hartu dugu bertan gure maisu Ikerrek trikitixa jotzen zuela.
JO TA KE EUSKARAREN ALDE!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario