miércoles, 15 de febrero de 2023

GEHITU TAILERRA ETA ANTZERKIA

GEHITU Elkarteak antolaturiko tailer honen bitartez, aniztasun afektibo-sexualean gure ikasleak sentsibilizatzea izanda helburua. Oso tailer parte hartzailea ekarri digute eta hausnarketarako bide eman dienez, gure ikasleek beraien iritzia eman dute.
Ondoren, "Esnatu naiz" kabareta ikustera joan gara. 
Andoni Mutiloa aktoreak, antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu ikuskizun honetan eta gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu. 
Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu guztioi:
 Gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? 
Beste modu batean galdetuta: 
Gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan? 
Gainera hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egiten digu ikuskizunak: Harreman sozialak, generoa, autoestimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza...gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du kabaretak.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario