miércoles, 19 de abril de 2023

JOSEBA IRAZOKI MUSIKARIA

Euskara mintegiak antolatutako musika saioan parte hartu dugu. ZIG eta 4.DBHko ikasleak egon gara“Joseba Irazoki” musikaria ezagutzen.

Bere ibilbidea nola izan den azaldu digu. Berako musika eskolan hasi zen gitarra ikasten eta ondoren Londresen jarraitu zituen Rock musika ikasketak. Ondoren musiko profesionala bihurtu zen. Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarra da. Diskografia zabala du,20 disko kaleratuta. Hainbat estilo landu ditu: Folka, rocka...Maixa eta itziar,Atom Rhumba, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. Orain"Etxeko Uzta" taldean, Pettiren banda. ETB 1eko "Tumatxa" telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen.
Ikasleak oso gustora egon dira, batez ere gitarra soinuak entzuten.Mikel Laboaren Txoria txori denok kantatuz bukatu genuen ekitaldia.




No hay comentarios:

Publicar un comentario