Sarrerako proiektuari dagokionez, lorezaintzaz arduratu gara baratzako orduetan. Horretarako, Endaneatik, sarrera eremurako aproposak izango diren landareak aukeratu ditugu.
Jardinerak prestatu ditugu eta beren kokalekua finkatu dugu landare mota arabehera.
Bestalde, baratzean, barazki askoren bilketa egin dugu, baita lore batzuena ere. Bankalak berriz ere prestatu ditugu eta aste santuko oporretara joan aurretik, azken landaketa bat egin dugu: tomateak, piparrak eta letxugak hain zuzen ere. Ea udarako oporretara joan aurretik uzta jaso dezakegun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario