jueves, 8 de octubre de 2026

EROSKETAK EGITEN

 Gure plater goxoak eskaintzeko, aldez aurretik erosketak ere egin behar ditugu. Aste honetan,  ZIG 2ko ikasleak arduratu dira erosketak egiten.



martes, 6 de octubre de 2026

ASTE HONETAKO PLATERA: LEKAK PATATEKIN

 Aste honetan, gure sukaldeko zerbitzuaren eskaintza lekak patatekin izan da. Oso arrera arrakastatsua izan du. Oso goxoak zeunden. 
ZORIONAK EKIPO!!!









viernes, 2 de octubre de 2026

FLANA

Gure sukaldaritza-tailerrean lanean jarraitzen dugu, eta aste honetan postre tradizional eta goxo batekin ausartu gara: "etxeko flana". 
OSAGAIAK
- 6 arrautzekin egiteko. 
-1 litro esne 
- 200 g azukre (eta beste pixka bat karamelurako) 
- Bainila ukitu bat edo limoi-azala (aukerakoa) 
PRESTAKETA
Eltze batean azukrea urtu karamelua egiteko, eta moldearen fondoan banatu. 
Ontzi batean, arrautzak eta azukrea nahastu (gogor irabiatu gabe, apar gehiegi ez hartzeko). Esnea gehiago gehitu eta ondo nahastu. 
Likidoa karamelatutako moldean isuri. 
Labean sartu, ur-bainuan (al baño maría), 180 ºC-tan 45-50 minutu inguru (ziztatzean garbi atera arte). 
Hozten utzi eta hozkailuan gorde zerbitzatu aurretik. 
Oso postre erraza, gozoa eta beti arrakasta izaten duena! 
On egin!




jueves, 1 de octubre de 2026

ZIP INPRIMATEGI ZERBITZUA

 

HEMEN GAUDE BERRIZ!!!

Orain arte egin dugun eran, ikasturte honetan ere, gure gelatik inprimategi zerbitzua eskainiko diogu ikastetxeari.

Prozedura aurreko ikasturteko berdina izango da: 

EMAIL BIDEZ:
1. Egin beharreko lanak, zehaztasun guztiekin: zenbat kopia, alde bat edo bi aldetara, txuri beltzez edo koloretan, enkoadernatuta… gure emailera bidali.
Inprimategi.zerbitzua@eguzkitzabhi.eus
2. Lana bukatzen dugunean email bat jasoko duzu eta irakasle-gelan dagoen bandejan utziko dugu lana.
IRAKASLE GELA:
1. Irakasle gelan apalen gainean dauden bandejetan lana utzi eta fitxa bete zehaztasun guztiekin.
2. Lana bukatzen dugunean email bat jasoko duzu eta lan bukatuen bandejan utziko dugu zuen lana.










IRAILEKO URTEBETETZEAK

 Irailean, Izei eta Danelen urtebetetzeak ospatu ditugu.
ZORIONAK!!!