viernes, 9 de febrero de 2018

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Resultado de imagen de euskal herriko inauteriak
ZAMALTZAIN
 Maskaradaren pertsonaia nagusia da.
Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua.
Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da.
Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.
Gerrian zaldi gonadun baten itxura darama.
Dantzaririk trebeena da.
Urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da.


HARTZA

Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza.

Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren.
Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe guztietan.

Baina egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere, Hartza da.

Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita.
Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du.

  ZAKU ZAHARRAK


Lesakako  inauterian agertzen dira pertsonai hauek.
Igande inauteritan arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira. Pertsonai hauek zakuzko telaz eginda daukate mozorroa.
Aurpegia estalita dute zapi batez.
Banan-banan joaten dira hileren ie,ie,ie,ieeee, oihukatzen kalez kale Mairuen laguntzarekin .
Gaueko hamarretan heltzen dira enparantzara.Enparantza erdian burdinazko barra dago harri eusten diote eta herriko neska-mutikoek gainera egiten diete salto zaku-zaharrak botatzeko .
ERRALDOITXOAK
Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzariei deitzen zaie honela, lepotik zetazko koloreetako zintak zintzilikatuta daramatzaten dantzariei, alegia.
MARKITOS
Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos dugu. Traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.
Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa gidatzen dute aurrez prestatutako tokiraino, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz.
JOALDUNAK
Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietakoak ados jarrita, aukeratzen duten egunean.
Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen.
 

MIEL OTXIN
Miel Otxin Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Berez panpina erraldoi batez irudikatzen da, 3 metro neurtzen bait du. Uste denez eskualde honetako ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da. Igandean mutilek (gaur egun neskek ere bai) ostatuko ganberan prestatu eta moldatu ohi dute. Panpina lastoz betea dago eta herriko mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi du.
 Pertsonaia honen sinbolismoa hain handia izanik, gerora Nafarroako beste udalerri, herri eta auzo batzuk ere "bereganatu" eta euren inauterietan erabili izan ohi dute: Iruñea, Tafalla, Burlata, Antsoain, Lizarra, Barañain, etab... ospakizunen amaieran herri bakoitzean bakoitzak bere berezko pertsonaia ma
ltzurra zigortuaz.
 
ATORRAK
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.
Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona daramate soinean; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak.         






No hay comentarios:

Publicar un comentario