OSAGAIAK
- Ore kraskatua
- Gosogintz krema
- 2 errege sagar
- Muxika-mermelada
- Kanela
PROZEDURA
Bi piezako molde batean, ore kraskatua ipintzen da, gero
labean sartzen da gogortzeko, 180 gradutan, 10 minutuan, gutxi gorabehera.
Labetik atera eta gainean gosogintz krema botatzen zaio. Nahi izanez gero, kanela hautsa bota
daiteke kremaren gainetik. Honen gainean sagar xerra finak ipiniko
ditugu, ahal bada, era politean. Berriro labean sartuko dugu sagarra, urre
kolorea hartzeko. Ontzi batean ur pixka
bat ,2 goilarakada azukre eta mermelada mahastuko ditugu, eta sutan ipintzen da dena ondo mahas
dadin. Hau, tartari gainean emango diogu
pitzel batez, disdiratsu gelditzeko.
GOSOGINTZ KREMA
OSAGAIAK
Litro erdi bat esne
4 goiarakada azukre
3gorringo
2 goilarakada artoirin
Kanela , bainila edo limoi azala
PROZEDURA
Lapiko batean esnea, azukrea eta Kanela... berotzen ipiniko ditugu. Bitartean edalontzi batean baso erdi bat esne hotz, artoiriña et gorrinoak nahastuko ditugu. Irekiten hasten denean, lapikoko esneari edalontziko nahasketa botako diogu eta sua jeitsi. Tenedore batez bueltak eman krema loditu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario