martes, 4 de mayo de 2021

ESTRAPUA EGITEN

Gure gelkide Iruneren aita, Mikel, gelara etorri da estrapua nola egiten den irakastera. Zaila izan den arren esperientzia polita izan da eta oso ondo pasa dugu.
Mila esker Mikel holako ondo irakasteagatik eta aukera hau emateagatik.

Traineruaren atal nagusienak hauek dira:


Toleta: Arraunari eusteko karelean jartzen den zutikako ziri zilindrikoa.
Estropu: Arrauna toletean lotzeko erabiltzen den sokaz eginiko uztai txikia.



Estropua



Estropua txikotez eginiko eraztuna da.

Arraunean
Espartuzko lakainaz edo kalamuz egindako uztai estu moduko horrek arrauna toletari lotzen dio, bulkada lortzeko. Denborarekin zabaldu, eta aldatu behar izaten dira. Nylonezkoa eginez gero gehiago irauten du, baina ez da hain goxoa lanerako. Mistoak edo tartekatuak erabili ohi dira. Estuegiak badira, eskumuturrak neurriz kanpo nekarazten ditu. Sortzen duen hotsak arraunlari guztiak koordinatzen laguntzen du.













No hay comentarios:

Publicar un comentario