Tailerrean gaudenean tartetxo bat ateratzen saiatzen gara txandaka, banaka edo gehienez jota binaka, ikasleek informatikako oinarrizko nozio batzuk jorratzen laguntzen dieten ariketa batzuk ordenagailuan lantzeko. Ariketa horiek beraien informatika maila kontutan izanik prestatutako Word eta Excel ariketak dira. Oso gustura ibiltzen dira lanean, asko gustatzen zaie eta askotan euren iniziatiba izaten da informatika egiten hastea, inork esan beharrik gabe. Ariketa hauek euren oinarrizko informatika maila, kasu batzuetan finkatu eta beste batzuetan sendotzetik aparte, euren arteko elkarlaguntza lantzea ere errazten dute.
Segi jakin-min horrekin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario