Gaur, Eguzkitza BHIko ikasle talde bat Peru-Harri bisitatzen egon gara.
Peru-Harri, harriaren omenez egindako museoa da.
Bertan, Iñaki Perurena, hango jabea eta sortzailea izan dugu gida lanetan.
Peru- Harri Leitza herrian dago kokatuta.
“Harria nire laguna da eta harriarekin jolas egiten dut”. Horixe esan digu Iñaki Perurena harri-jasotzaileak.
Eta berarekin bere bizitzaren ibilbidea ezagutu dugu, beti ere harriari lotuta.
Paraje zoragarria da eta Iñakik bisita oso atsegina eskaini digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario