viernes, 2 de octubre de 2026

FLANA

Gure sukaldaritza-tailerrean lanean jarraitzen dugu, eta aste honetan postre tradizional eta goxo batekin ausartu gara: "etxeko flana". 
OSAGAIAK
- 6 arrautzekin egiteko. 
-1 litro esne 
- 200 g azukre (eta beste pixka bat karamelurako) 
- Bainila ukitu bat edo limoi-azala (aukerakoa) 
PRESTAKETA
Eltze batean azukrea urtu karamelua egiteko, eta moldearen fondoan banatu. 
Ontzi batean, arrautzak eta azukrea nahastu (gogor irabiatu gabe, apar gehiegi ez hartzeko). Esnea gehiago gehitu eta ondo nahastu. 
Likidoa karamelatutako moldean isuri. 
Labean sartu, ur-bainuan (al baño maría), 180 ºC-tan 45-50 minutu inguru (ziztatzean garbi atera arte). 
Hozten utzi eta hozkailuan gorde zerbitzatu aurretik. 
Oso postre erraza, gozoa eta beti arrakasta izaten duena! 
On egin!




No hay comentarios:

Publicar un comentario