viernes, 11 de mayo de 2018

ARROZA TARTA


OSAGAIAK:

  • Ore kraskatua.
  • Burruntzalikada bat arroza.
  • Litro eta erdi esne.
  • 250 gr azukre.
  • Kanela makiltxo bat.
  • 2 arrautze.
  • Koilarakada bat artorin.
  • Koilarakada txiki bat gurin.
  • Glas azukrea apaintzeko.


PROZEDURA
Bereizten den molde batean ipini ore Kraskatua labean sartu 10 minutan 200 gradutan.
Lehenengo , arroza egosi egiten dugu uretan, ordu laurden batean
almidoia kentzeko. Gero esnea ipini lapiko batean eta bi koilarakada azukre eta arroza erantsi .Irakiten ordu bete edo gehiago utzi,kolore horixka hartu arte. Kremaren antza hartzen duenean gehitu gelditzen diren osagaiak. Hau irabiagailu batez nahastuko dugu eta ore kraskatuaren gainean botako dugu. Labeko behekaldean sartu 25 minututan 180º/200º .
Gero glas azukrearekin apainduko dugu.
 















No hay comentarios:

Publicar un comentario