lunes, 7 de mayo de 2018

FLANA

OSAGAIAK

  • Litro erdi bat esne
  • Bainila, Kanela edo limoi azala
  • 4 arrautza
  • 150 gr azukre
  • Azukrea karamelua egiteko.

PROZEDURA

Karamelua egiteko orduan, lehenago urtzeko, komenigarria da azukreari ur pixka bat botatzea. Karamelua iluna ipintzen denean, ontziaren ingurutik banatzen da,  moldea arreta handiz mugituz; oihal batekin, azukrea oso bero jartzen baita. Gainera erraz erre gaitezke. Karamelua hozten uzten da.

Arrautzak eta azukrea nahasten ditugu. Lapiko batean esnea jartzen dugu,bainila, limoia edo kanelarekin. Irakiten hasten denean arrautzetara botatzen da eta txino batekin kolatzen da.

Flan-ontzia betetzen da eta bainu marian uzten da.  Flan-ontziaren azpian egunkari paperak jartzen baditugu, urak ez du irakin egingo.

Egin den uretan hozten uzten da. Behin hoztu eta  gero, hozkailuan gorde egin behar da.













No hay comentarios:

Publicar un comentario