Matematika saioetan metroekin
gora eta behera ibili gara azken asteetan. Eskala zer zen ikasi genuen
lehenbizi, planok eta mapak egiteko balio du batez ere. Horrela, Pablok
eta Yurenak eskola eremuaren planoa osatu
zuten. Behin hura interpretatutakoan eta planoko marrazkiak bakoitzak
errealitateko zein elementu irudikatzen duen ulertuta, jolastokia
neurtzeari ekin genion.
Oraingoz luzera eta zabalera neurtu ditugu. Bi
taldeok luzeran Eguzkitzako hesiaren alde batetik besteraino
136m daudela ondorioztatu dugu, zabaleran emaitza desberdinak lortu
ditugu, ordea. Ate nagusiaren aldetik neurtu genuenok zabaleran 126m
kontatu ditugu; baratza aldetik neurtu genuenoi, berriz, zabalera 98m
dela atera zaigu. Nonbait eskola eremua ez da erabat
laukizuzena!
Aurrerago neurri gehiagoren berri emango dizuegu, gure
planoan neurriak jarriz eta eskala zehaztuz!
Hementxe dituzue lanean
genbiltzala ateratako argazki batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario