jueves, 14 de noviembre de 2019

GOSARI OSASUNGARRIA

Gaur goizean osakidetzako Karmele, Marian eta Ane etorri zaizkigu gosari osasungarriaz hitz egitera eta bertan primeran gosaldu dugu.
Hona hemen genituen elikagai guztiak.

 Lehenengo elikagaiak sailkatu ditugu
Karbohidratoak(zerealak), esnekiak eta fruta.

Behin sailkatu ondoren, bakoitzak nahi zuen gosaria egin du mahai bakoitzetik gutxienez elikagai bat hartuz.
On egin!







Gero bapo gosaldu ondoren, gelan bideotxo bat ikusi dugu gosari osasungarria nolakoa izan behar den azalduz.
Baita, katilu bana banatu digute egunero gosari osasungarria egin behar dugula gogoratzeko.
Mila esker Marian, Karmele eta Ane!!
 Asko ikasi dugu zuekin eta egunero praktikan jartzen saiatuko gara.


3 comentarios:

  1. A zer talde ederra zareten.... Plazerra zuekin lan egitea

    ResponderEliminar
  2. Espero que estuvierais tan a gusto como nosotras.Sois estupend@s.Adelante chic@s vais a conseguirlo todo.

    ResponderEliminar