sábado, 7 de marzo de 2020

GELAKO URBANIZAZIOA SORTU DUGU!

Nahikoa konplikatu zaigu etxeak altxatzea baina azkenean lortu dugu!
Matematikako saioetan eskalarekin lanean genbiltzala hainbat plano aztertu genituen. Horrela, ikasi genuen, besteak beste, bainugelak eta eskailerak identifikatzen. Gero, pauso bat haratago joan eta gure ametsetako etxearen planoak diseinatzeari ekin genion.
Behin gelak banatzeko paretak irudikatuta altzariak eta etxetresnak kokatu genituen. Segidan, paretekin jarraitu genuen. Lurzoruaren planoan oinarrituta paretetan ere altzariak eta etxetresnak irudikatu genituen, baita ateak eta leihoak ere. Sabaiarekin berdina egin ostean, lorategiak diseinatu genituen. Bukatzeko dena margotu eta etxeak montatu genituen. 
Bakoitzak izena jarri zion norbere eraikinari eta baten batek altzariak hiru dimentsiotan ere egin zituen. Orain argigo dugu neurriaren garrantzia egunerokoan; eskala zer den ere hobeto ulertu dugu. Eraikuntza lanek luze jo dute,baina emaitzarekin gustura gelditu gara!













No hay comentarios:

Publicar un comentario