sábado, 18 de diciembre de 2021

EGUZKITZAKO TALOGILEAK

Abenduak 3an, Euskararen eguna ospatu genuen gure ikastetxean. Egun honetan, zenbait ekitaldi antolatu ziren eta ZIGkoak beste ikastetxeko gelekin batera partu hartu genuen.

Parte hartu eta gainera irabazi!!! 

Sari bezala, Euskal Hamaiketakoa egiteko gonbidapena jaso dugu. Halaxe egin dugu, Ixone hezitzailearen gidapean, taloak egiten ikasi dugu, eta ondoren txistorra, gazta eta txokolatearekin jan ditugu.

Dena oso goxua, sukaldariak ere bikain eta azpimarratzeko, Ixonek Leitzatik ekarri dizkigula produktoak, primerakoak. 


EUSKARAREN EGUNA,
 

EUSKAL HAMAIKETAKOA, 

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!!!


EUSKAL TALOA 


OSAGAIAK: 
● Arto-irina.
● Gatza. 
● Ura. 

Nola egin: 
1. Arto-irina ontzi batean jarri. 
2. Gatza bota. 
3. Ura botatzen joan.Urak epela egon behar du. 
4. Bi eskuekin ondo nahastu. Masa borobildu arte. 
5. Ondoren puxketa txikiak egin.Mahai gainean irin pixkat jarri eta berriro amasatu. 
6. Pilota txikiak, mahai gainaren kontra zapaldu. 
7. Ondo zabaldua dagoenean, espatula batekin altxa.

 TRUKOA: Zartaria bero dagoenean, taloa jarri. Esaten da taloa ondo egina badago, “Arrotu” behar duela, hau da beroarekin hazi egin behar du.























No hay comentarios:

Publicar un comentario