jueves, 23 de diciembre de 2021

SASKIGINTZA

Esperantza bagenuen aurten San Tomas ospatzeko,baina ez da posible izan. Hori zela eta saskiak egiten jardun gara azken hilabete honetan, sakien salbetarekin dirutxo bat ateratzeko. Ez da posible izan eta egin ditugun saskiak, gure etxean oparitzeko eraman ditugu. 

Horrela egin ditugu saskiak: 

1. Tresnak eta materiala: 

● Zerra kaladora. 

● Taladroa. 

● Kimatzailea. 

● Kalibrea. 

● Lija. 

● Egurra “okumen”. 

● Zumitza. 

● Barniza. 

● Brotxa.

 2.Prozedura: 

● Saskiaren oinarria egin, platilak erabiliaz.(forma aukeratu). ● Moztu eta taladroarekin zuloak egin.(egiten den zulo kopura beti inparra izan behar du). 

● Zulo hoietan, zumitza sartu: 45zm luzera eta 3mm loditasuna.(hauei “gida” deitzen diogu) 

● Saskiaren azpiko partea itxi.(gida bakoitza bestearen atzetik pasa). 

● Goiko aldean, kolore dun zumitzarekin trenzatu.(zumitza hau,2mm) 

● Gure gustoko altuera duenean, saskia itxi.(modu desberdinak daude) 

● Azkenik saskia barnizatu. 

TRUKOA: Zumitza beti uretan busti behar da, bestela puskatu egiten da.




















No hay comentarios:

Publicar un comentario