lunes, 17 de octubre de 2022

GURE BARATZA

Hasi gara poliki poliki, gure baratza txukuntzen. Uda ondoren belarrez bete zaigu
baratza.Hau dela eta, hasi gara belarra mozten eta baratza inguruko lorak
kimatzen.Behin baratzeko belarrak kenduta, lurra atxurtu dugu eta ondoren ongarria bota
diogu.Eguraldi ona egiten duen bitartean jarraituko dugu baratza lantzen eta hurrengo
pausoa udazkeneko barazkiak landatzea izango da.
Eguraldi txarra egiten dunean gela barruan lantzen ditugu baratzarako jakin behar ditugun
zenbait ezagupen:
- Tresnak: Baratzan lan egiteko behar ditugun tresnen “inbentarioa” egin dugu.Nola
eta zertarako erabili behar diren ikasi.
- Lurra eta eguraldia: Zertaz osatua dagoen lurra (mineralak, materia organikoa eta
mikro organismoak).Gure herrian egiten duen eguraldia nolakoa den, (eguzkitsua,
euritsua, hotza,.....)
- Urtaroa: Zein urtaro ditugun (udazkena, negua, udaberria, udara) eta urtaro
bakoitzak zein berezitasun dituen. Urtaro bakoitzean zer barazki landatu ditezken.


No hay comentarios:

Publicar un comentario