martes, 13 de junio de 2023

PIRAGUA

Ekainean piraguan ibiltzera joan gara ZIG gelako batzuk eta Dibertsifikazio taldekoak ariketa egin eta ongi pasatzera.
 Santiagotarrak arraun elkartean izan gara. Arraun elkarteko begiraleak eta Maite irakasleak lagunduta arraun egiten ikasi dugu eta Faisaien uharteraino joan gara Bidasoa ibaian barrena. Inor ez da uretara erori lehenengo aldia izan arren. Eskerrak! Bukaeran batzuk bainu txikia hartu dute arranplan bertan. Zig gelako Aitor, Saray, Yurena, Ioritz eta Olaia ikasleak, eta Iñigo eta Ane irakasleak izan gara aurten. Ea hurrengo urtean gehiago animatzen diren, oso ongi pasa dugu eta. 
HURRENGO URTEAN BERRIRO!!!!





















No hay comentarios:

Publicar un comentario