viernes, 24 de noviembre de 2023

PELEXEN ERAKUSKETA

Pelex, gure tailerreko maisua, artista handia dugu eta gaur Beasainera joan gara bere lanaren erakusketa bat ikustera. Bertan, Maite eta Pelexen urtebetetzeak ospatzeko aprobetxatu dugu. Erakusketa Beasaingo Aterpe Tabernan dago, bertan Txomin eta Aurora pintxo ederrak prestatu dizkigute.

Lehenengo, Pelexek banan-banan lan bakoitzaren esanahia eta bitxikeriak azaldu dizkigu. Oso interesgarria eta atsegina egin zaigu berak kontatutako guztia. 















Ondoren, pintxo goxo-goxoak jan ditugu.






Gero, paseatzen Ordizira joan gara. Han bueltatxo bat eman eta parke batean lasai egon gara trena hartu arte.




Oso egun polita pasa dugu, mila esker!!!!


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario