Aurten ere iritsi da kurtso bukaerako bazkaria egiteko eguna.
Urtero bezala, lehenengo erosketak egin eta gero Hondarribitik bueltatxo bat eman dugu elkartera joateko. Aurreko bisitan ikusi ez genituen txoko batzuk ikusi ditugu.
Gero, batzuk bazkaria prestatzen geratu gara eta beste batzuk hondatza aldera paseo bat ematera joan dira.
Primeran atera zaizkigu paellak, ez da ezertxo ere soberan gelditu.
Bukaera gazi-goxo izan dugu, datorren urtean gurekin egongo ez diren lagunak agurtu ditugu pena handiarekin.
Eguna oso polita izan da.
Eskerrik asko ZIG Eguzkitza taldea, zuetaz oso HARRO gaude!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario