Endanean materialaren erosketa egin ostean, baratzara jeisteko ordua iritxi da.
Landaketa behar bezala egiteko, plangintza on bat ezinbestekoa da. Horretarako, gelan, bankalen neurriak kontuan hartuta, bankal bakoitzean zer landatu erabaki dugu.
Behin baratzean, landareen artean gorde beharreko tarteak ondo markatu ditugu, laukitan zatituz bankalaren espazioa, nun lauki bakoitzean landaketa bat egingo dugu.
Baratza ondorengo ataletan antolatu dugu. bi alboetan, eskolako pareta eta sarearen aurka, loreak eta landare aromatikoak landatu ditugu, orden horretan.
Lehenengo bankalean, hosto berdeko barazkiak: lechuga, eskarola, kale eta kogolloak.
Bigarren bankalean, sustrai landareak landatu ditugu: rabanitoa eta remolatxa hain zuzen ere, baita hosto berdeko azelga eta rukula.
Hirugarren bankalean brokolia eta azalorea bezalako kruziferak landatu ditugu, azenarioekin batera.
Bestalde, hazitegietan etxetik ekarritako kalabaza haziak landatu ditugu, behin hauek germinatuta, baratzean kalabazak landatzeko egin dugun espazioan landatuko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario