jueves, 16 de octubre de 2025

ENDANEA

Urriaren 14an, asteartea, Endaneara egin genuen irteera baratzeko tailerrerako aurten landatzeko behar genituen landareak erostera. Eguraldi eguzkitsua eta epela baliaturik, oinez irten ginen 9:00tan ikastetxetik eta Irungo auzo ezberdinak zeharkatuz, parke eta bidegorriak jarraituz, ospitale komarkaletik pasa ginen, zubia zeharkatu eta Endaneara iritsi arte. Han erosketa egiteko fitxa bat banatu genien ikasleei, erosi beharreko landare ezberdinen izenak biltzen zituena hutsuneekin eta beraiek izenak euskaraz, gaztelaniaz eta latinez (izen zientifikoarekin) idatzi behar zituzten, baita bakoitza topatzen zuten ala ez eta prezioa. Gero denon artean letxuga, eskarola, porru, tipula eta kruzifera plantulak hartu genituen, bospasei bakoitzetik, eta baita ziklamenak, menta, labanda eta erromeroa ere bai. Azkenik lur zaku batzuk hartu genituen eskolako lurrari gehitzeko. Ordaindu ondoren, bertan utzi genuen erosketa ekar ziezaguten, eta guk hamaiketakoa egin genuen itzaletan, baita taldeko argazkia atera ere.
Itzultzeko L1 autobusa hartu genuen eta San Joan plazatik oinez bueltatu ginen
berriz ere ikastetxera.

El martes 14 de octubre realizamos una salida a Endanea para comprar las plantas que necesitábamos para plantar en el taller de huerta este año. Aprovechando el tiempo soleado y cálido, salimos a pie a las 9:00 del colegio y atravesando los diferentes barrios de Irún, siguiendo los parques y carriles bici, pasamos por el hospital comarcal, cruzamos el puente y hasta llegar a Endanea. Allí repartimos a los alumnos una ficha para hacer la compra, que incluía los nombres de las diferentes plantas a comprar con espacios vacíos en los que ellos tenían que añadir los nombres en euskera, castellano y latín (nombre científico), si encontraban o no cada una y el precio. Después entre todos cogimos unas cinco o seis plántulas de lechuga, escarola, puerro, cebolla, y crucíferas, también ciclámenes, menta, lavanda y romero. Por último, cogimos unos sacos de tierra para sumar al que tenemos en el cole. Después de pagar, dejamos la compra para que nos la trajeran, y comimos el almuerzo a la sombra y nos hicimos una foto de grupo. Para volver, cogimos el autobús L1 y volvimos andando de la plaza de San Juan al instituto.




No hay comentarios:

Publicar un comentario