domingo, 30 de noviembre de 2025

NATUR ZIENTZIA MINTEGIRAKO MAHAIAK

 Kurtso hasieran, Natur Mintegitik, eskaera bat egin ziguten; Ikeatik erositako mahai batzuk montatzea. Gu, noski, beti prest ikastetxean laguntzeko eta ikasteko.

Lehenengo gauza, kajak hustu eta materialak sailkatu genituen. Gero, jarraibideak ondo begiratu eta kontu handiarekin muntaketa lanetan hasi ginen.

Dena prest genuenean, mintegian bertan bukatu genuen muntatzen.

Primeran geratu dira!!

Mintegiko irakasleak oso eskerturik daude eta pasta batzuk oparitu dizkigute.










No hay comentarios:

Publicar un comentario