Gaur labea erabili gabe egiten den gazta-tarta prestatu dugu, eta crumblea hutsetik egiten ere ikasi dugu.
Hona hemen bi errezetak, labur-labur!
Labe gabeko gazta-tarta.
Osagaiak:
- 200 g gaileta
- 80 g gurin urtu
- 400 g gazta krema
- 350 ml esnegain
- 100 g azukre
- 4 gelatina-orri
- mermelada
Prestaketa:
Birrindu gailetak, nahastu gurinarekin eta zapaldu moldearen hondoan; sartu hozkailuan.
Hidratatu gelatina ur hotzetan.
Berotu esnegain pixka bat eta bertan urtu gelatina.
Nahastu gazta krema, azukrea eta gainerako esnegaina; gehitu gelatina eta bota nahasketa gaileta-oinarriaren gainean. Utzi hozkailuan gogortu arte, eta bukatzeko, estali mermeladaz.
Crumblea
Osagaiak:
- 150 g irina
-100 g gurin hotz
- 75 g azukrea
Prestaketa:
Igurtzi gurina eta irina hatz puntekin, ogi-apurren antzeko nahasketa lortu arte.
Gehitu azukrea eta nahastu.
Zabaldu erretilu batean eta egosi 180 °C-an, urreztatu eta kurruskari geratu arte.



.jpg)

.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario