martes, 1 de febrero de 2022

SAHARARAOKO ARROPA BILKETA

Eguzkitzako ZIG/AAT gelako ikasleak WATAN GKErekin elkar lanean “Arropa proiektoa” atera dugu aurrera. 
Arropa bildu dugu Saharara bidaltzeko, otsailean Euskal herritik ateratzen den karabanan parte hartuz. 
Otsailak 1 an etorri dira Olga eta Kepa, WATANeko kideak arropa jasotzera eta herri honen egoeraren berri ematera.Saharako klima, ohiturak, beharrak eta abar.
 
ANTOLAKUNTZA ETA HELBURUAK: 
-Email bidez, ikastetxeko langile guztiei, Sahara bidaltzeko arropa bilketa egingo dugula azaldu diegu.Parte hartu nahi duenak arropa sukalde ondoko gelan uzteko. 
-ZIGko ikasleak Tailerreko orduetan arropa kartoizko kaixetan sartu dugu: 
- Kaixak lortu, ikastetxe ondoan dauden dendetan eskatu eta ekarri.
- Kaixa bakoitzari izena jarri(galtzak, nikiak, txamarrak,....) eta arropa sailkatuta kaixetan sartu. 
- Ondo tolestatuta, tailerrean egindako kartoizko tolestagailuarekin. 
- Zikiña dagoen arropa garbitu. Arropa garbigailuan sartu eta ondoren lehortzen utzi zintzilikagailuan. 
- Kaixak ondo itxi, zinta adesiboarekin.

Oso ondo eta motibazio haundiz egin dute lan ikasleak, eta bide batez gure programan dauden, autonomia helburuak lantzeko balio izan digu. Baita ere gure elkartasuna azaldu nahi izan diegu beste herrialdeei, batez ere oinarrizko beharrak dituztenei. Balore hauek lantzako ezin bestekoa horrelako ekintzetan parte hartzea. Denera 30 kaixo bete ditugu, jendeak askok parte hartu du, eta hurrengorako ere prest gaude horrelako ekintzetan parte hartzera.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario