jueves, 10 de marzo de 2022

ORDIZIKO AZOKA

Martxoak 9 an Ordiziara joan gara trenez. 8:07 etako trena hartu dugu, oso goiz. Ordizian D’elikatuz zentroan izan gara eta bertako asteazkeneroko azoka bisitatu dugu.
D’elikatuz interpretazio Zentroa Ordiziako alde zaharraren erdigunean dago, Barretxe eraikin historikoan kokatua. Bertan Ordiziako azokaren jatorria, historia eta bilakaera ezagutu ditugu.
Ordiziako azokaren jatorria
Ordiziako azoka XI-XII. mendeetan San Bartolome ermitaren inguruan ospatzen hasi zenetik, makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Ziurrenik garrantzitsuenetarikoa 1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari “urtean zehar, asteazkenero, merkatu
librea, zergarik gabea, egiteko errege-baimena” eman izana. Hau dugu,hainzuzen ere, gaur egun oraindik, alde zaharraren bihotzean, Plaza Nagusian eta inguruetan, ospatzen den asteazkeneroko azokaren erreferentzia historiko nagusia.
Trenaren etorrerak, 1860ko hamarkadan, bultzada handia eman zion azokari eta herriari. 1925. urtean berriz, hainbat behar eta eskakizunei erantzunez, egun ikus dezakegun estalkia eraiki zitzaion Plaza Nagusiari.

Horrez gain, garaiko produktu onenez hornitzen gaituzten baserri eta natur ingurunearen garrantziaz ohartu gara.
Interpretazio zentroan, gure osasunean elikadurak eta ariketa egiteak duen garrantziaz ohartu gara. Batez ere garaiko elikagaiak kontsumitzeak duen garrantziaz.
Euskal Herrian azoka esanguratsu asko ditugu eta denetan inguruko nekazarien produktu erosteko aukera dago. Ordiziakoa da, batik bat irailean ospatzen den Idiazabalgo ardi gazta lehiaketak egin du ezagun, baina, azoka astero egiten da. Askotan,hemengo salneurriak beste azoketarako erreferentzia ere izaten dira.
Joateko arrazoi asko
Baratzezaintzarako zaletasuna daukagunez, baratzan garaikoa zer den ikasteko balio izan digu: espinakak, porruak…azoka hauek ezagutzea interesgarria suerta daiteke:
• Garaian garaiko produktuak ezagutzeko.
• Gure lurretik sorturiko hainbat produktu ikusi eta hauen ugaritasunaz jabetzeko.
• Produktu hauen mokadutxoak dastatzeko.
Urte guztian zehar hainbat azoka berezi antolatzen dira. Hauek dira urtero errepikatzen direnak:
• Artzain Eguna, martxo bukaera edo apirila hasieran.
• Antzinako Azoka, maiatza bukaera edo ekaina hasieran.
• Euskal Jaietako Azoka Berezia, iraila hasieran.
• Arabar Errioxako Ardoen Azoka, urria bukaera aldera.
• Gabonetako Azoka, gabonetan.


















Azokan gazta, ogia, madalenak… erosteko aukera izan genuen. Gazta Abel Goibururi erosi zien batzuk. Urrengo egunean egunkarian azaldu zen gure ikastetxekoak nola izan ginen .



















1 comentario: