jueves, 31 de marzo de 2022

"AMERIKETAKO BIDAIA" ANTZEZLANA

 Gaur, Amaia Antzokira joan gara "Ameriketako Bidaia" antzezlana ikustera.

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreiritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.

Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.





No hay comentarios:

Publicar un comentario