martes, 22 de marzo de 2022

ORDENAGAILU BERRIAK

Aste honetan, ordenagailu berriak banatu behar dituzte. Ikastetxeko ikasle guztientzako izango dira. Ordenagailu bakoitza bere zorrotxoarekin doa eta bertan, ikaslearen izena eta ordenagailuaren zenbakia darama. 
ZIG gelako ikasleak arduratu gara, zorrotxo bakoitzean izena eta zenbaki hori jartzen. 
Horrela izan da lanaren prozedura: 
1- Ikastetxeko ikasle guztien zerrenda, Word dokumento batean idatzi, bakoitzaren ordenagailu zenbakiarekin. 
2- Dokumentu hori inprimatu eta banaka, ikasle guztien txartelak moztu. 
3- Orain plastifikatu.eta berriro moztu, ikasle guztiak banaka. 4- Egindako txarteltxoei zulotxo bat egin eta “ojal” bat jarri, “Rematxadore alikatearekin”. 
5- Soka batekin lotu txarteltxoa zorroarekin. Modu honetan zihurtatzen dugu ikasle bakoitzak bere ordenagailua eramatea.























No hay comentarios:

Publicar un comentario