viernes, 13 de mayo de 2022

IRUNGO GKE / ONG IRÚN

3.mailako ikasleak ZIGko ikasleei lan bat egitea proposatu digute. Irunen gobernuz kanpoko erakundeak(GKE) zenbat dauden eta zein diren jakin ondoren, beraien funtzionamentuaren informazioa zabaldu nahi dute ikastetxean.Hortarako ZIGko ikasleak, kartoiez eta paperez egindako buzoiak egingo dituzte enkoadernaketa tailerrean.Modu hontan, buzoi hauetan jarriko ditugu, erakunde bakoitzeko triptikoak.Buzoi hauek, liburutegiko sarreran jarriko dira. 

3.mailako ikasleak etorri zaizkigu lanaren proposamena aurkeztera.Hau entzun ondoren lanean hasi gara. Eta denon artean zenbait ideia jaso ditugu. Azkenean informazioa zabaltzeko buzoi batzuk egitea akordatu dugu. 

Buzoiak nola egin: 

● Tresnak: Gillotina, Kartoia, Goraizeak, Kola, Zeloa. Pinzela, Koloreztatutako papera, Barniza. 

● Prozedura: 

Buzoiaren diseñoa egin: Zenbat pieza eta zein neurrira adieraziz. 

Gillotinan kartoia moztuko dugu, taillerrean adostutako neurrira.

Buzoia osatu kola eta zelorekin. 

Ondoren tailerrean egindako koloredun paperakin buzoia estali.

Hontarako kola eta goraizeak erabiliko ditugu.

Azkenik barnizarekin eman buzoi bakoitzari. 

Triptikoen fotokopiak egin eta tolestatu. 

Triptikoak buzoietan sartu. 

● Aurkezpena: 

Buzoiak bere triptikoekin, liburutegi sarreran dauden baldetan jarri, erakunde bakoitzaren izenarekin.























No hay comentarios:

Publicar un comentario