Eguzkiarekin batera gure baratza ere loratzen eta fruituak ematen hasi da. Aste santua baino lehen landatutako landareak ondo zaindu eta gero udaberriak bere lana egin du eta lehen barazkiak atera ditugu, horien artean eskarola, atxikoria eta letxuga. Endaneara egindako txangoan erositako landareak ere aurrera doaz, hala nola marrubiak, piperrak eta zerbak (acelga). Aurreko astean jasotako barazkiek utzitako tokiak ondo garbitu, prestatu, eta kasu honetan letxugaz, kukuluz (cogollo) eta piperrez bete ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario