Atzo sagar zukua egin genuen Peruren ama eta Kimaren laguntzaz.
Zukua egiteko gauza hauek behar ditugu:
SAGARRA, BASKULA,
MATXAKA
TOLAREA
Lehenengo sagarra pisatu genuen
gero sagarrak ondo-ondo garbitu genituen
Ondoren sagarrak MATXAKAra bota genituen
MATXAKA martxan jarri eta..........
sagarra txikituta baldera erortzen zen
gero sagarra txikituta TOLAREra bota genuen
TOLAREA beteta zegoenean tapatu genuen eta kirtenatik indarra egiten sagarra prentsatuz zukua atera zen
Uuummmm!!!!!!!! Ze goxua!!!!!!!!!!
Lortutako zukua botiletan sartu genuen kontu handiz.
Botilak prest daude bakoitzak berea etxera eramateko.
Gelditzen den sagar PATZA konpostagunera bota genuen
Bukaeran den-dena garbitu genuen
MILA ESKER IHINTZA ETA KIMA, ASKO IKASI DUGU ETA ZUKUA IKARAGARRI ONA ATERA DA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario